BITXIKERIAK

    • Jordi Garcia y Fernando Cerrada dira proba hau Junior eta Senior mailetan irabazi duten bakarrak.
    • Martín Fiz-ek, 1982 urtetik aurrera, 15 ediziotan parte hartu izan du.
    • Kros honetan, 30 herrialdetatik gorako atletek parte hartuizan dute.
    • Nazioarteko lehenengo edizioetan atletek “jenerotan” kobratzen zuten (eskopetak, josteko makinak, erlojuak, telebistak…).
    • Mariano Haro y Belén Azpeitia izan dira, gizonezkoen eta emakumezkoen senior kategorian, Nazioarteko Juan Muguerza Krosa gehienetan irabazi izan duten atletak.
    • Kros honetan 9 irabazle olinpikokparte hartu izan dute.
    • Edizioetariko batean, Mammo Woldek Belen Azpeitia atleta gipuzkoarraren zapatilak jantzita korrika egin behar izan zuen, eta gainera, edizio hartako irabazle izan zen.
    • 1964 urtean etiopiarrak izan ziren, eta 2001ean kenyarrak, podiumeko postu guztiak bereganatu zituztenak.
    • 1981 urtean, atleta guztiak Elgoibarren zeuden arren, proba bertan behera utzi behar izan zuten, elurte baten ondorioz.
    • 1999ko edizioaren irabazle PAUL TERGAT izan zen, bost aldiz munduko Kros txapelduna. Tergat brontzezko dominaren irabazle ere izan zen Sidneyko Olinpiadetan, 10.000 metroko proban.
    • 1993 urtean, Haile Grebeselasie etiopiar txapeldun handiak Krosean korrika egin zuen, eta bigarren postuan geratu zen bere maisu Fita Bayesa etiopiarraren atzetik.

 

  • LX. edizioan Kenenisa Bekele, hiru aldiz munduko txapeldun izandakoa, ikusteko aukera izan genuen. Bekelek, estreinakoz, Elgoibarren egin zuen korrika estatu espainiarrean. Edizio hartako irabazle izan zen, zalantzarik gabe; eta oso pozik geratu zen Elgoibarko herriak egin zion harrerarekin.
  • 2004 urtean, Chebbi atleta kenyar ezagunak harri eta zur utzi gintuen, lasterketa hau hirugarrenez irabazi baitzuen. Chebbiren esanetan, bere ametsik handiena lasterketa laugarren aldiz irabaztea eta Mammo Wolderen eta Mariano Haroren parean jartzea izango litzateke.
  • 1989 urtean, Antonio Serrano izan zen nazio mailako krosaren azken irabazlea.
  • 1979. urtean Mike McLeod ingelesak krosa irabazi zuen, 25 urte beranduago, Ryan McLeok-k semea junior mailako txapelduna izan zen Ingalaterrako federazioarekin etorri zenean.
  • Wude eta Hiwot Ayalew ahizpak 2012 eta 2014. urteko irabazleak dira hurrenez hurren. Gainera Hiwot-ek 2012an bere ahizparekin batera igo zen podiumenera bigarrena sailkatu zelarik.
  • 2015. urteko krosean bi herrialde berri palmarean gehitu dira Eritrea Teklemarian Medhin-ekin eta Bahrein Mimi Belete-rekin..
  • Herriko 150 bolundres antolakuntzan laguntzen dute (soziedadek, klubak, partikularrak, elkarteak…).
  • Guztira 46 herrialde partaidetza izan dute krosaren istorioan.
  • Garaipen gabeko atleta garrantzitsuenak hauek dira:
    Gizonezkoetan: Abebe Bikila, Haile Gebrselassie, Ibrahim Jeilan Gashu, Imane Merga,
    Tamirat Tola, Ron Hill, Mike Tagg, Tim Hutchings, Moses Tanui, Ismael Kirui,  Antonio
    Leitao, Antonio Pinto, Domingos Castro, Mohammed Gammoudi, Serhiy Lebid,
    Francisco Aritmendi, José Luis González, José Manuel Abascal, Martín Fiz, Abel Antón,
    Reyes Estévez, Juan Carlos Higuero, Juan Carlos de la Ossa, Chema Martinez…
    Emakumezkoetan: Birhane Adere, Ayelech Worku, Worknesh Kidane, Meselech Melkamu, Linet
    Masai, Mercy Cherono, Zahra Ouaziz, Albertina Dias..tu(*pdf)

 

 

  • «2018ko irailean Joao Sequeira Andrade kazetari portugesak, Elgoibarren izandako bizikerak deskribatzen duen artikulua. Gure krosa maitatzen zuen pertsona zen Andrade eta ohiko zen bere gabardina bereziarekin Txarridunan ikustea. Beti adikor, eskuzabaltasun eta ixila, inoiz ez zuen ezer eskatzen, krosaren ikuskizunez eta urteroko zitaz disfrutatu. Hemendik gure omenalditxoa»:
  • 18 herrialdetako atletak izan dira garaile.
  • Emakumezkoen proba absolutuaren aro modernoan, Hellen Obiri handia bakarrik izan da gai 2019 eta 2020an garaipena errepikatzeko.
  • 2015ean Joshua Cheptegei hirugarren sailkatu zen azken itzulian eroriko bat izan ondoren, 2017an itzuli zen irabazi eta historia egiteko. Ondoren, Olinpiar eta Munduko txapelduna izan da.
  • 2020ko Tokyoko Olinpiar Jokoetako 10.000 metroko proban, podiuma Elgoibarrekin beti lotuta egongo diren hiru atletek bete zuten (Urrea Barega, Zilarra Cheptegei eta Brontzea Kiplimo).
  • 2023an, Eritrea emakumezkoen palmaresean estreinatu zen Rahel Daniel-engaraipenarekin.
  • Pariseko 2024ko Olinpiar Jokoetan, Beatrice Chebetek (Kenya) 5.000 eta 10.000 metroko lasterketetan garaipen historikoa lortu du, 2024ko urtarrilean Elgoibarren irabazi ondoren.
80. nazioarteko Muguerza krosa