ARAUDIA

ELGOIBARREN, 2023ko URTARRILAREN 8an IZANGO DEN LXXIX. NAZIOARTEKO JUAN MUGUERZA KROSAREN ARAUDIA

1.- Lasterketak Elgoibarko Mintxeta zirkuituan izango dira.
2.- Federatutako lasterketa guztietan legez, itzulia kendutako edo izateko puntuan dauden, atleta guztiak lasterketatik kanpo geldituko dira. Hori dela eta, horiei dortsala kenduko zaie eta utzi egin beharko dute zirkuitua.
3.- Federatutako lasterketetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Gipuzkoako kirol eskolan automatikoki izen ematekoak izango dira. Senior eta beteranoen artean ez da bereiztasunik izango, sailkapen eta sari bakarra izango dira, kategoria absolutua deituko da.
Inskripzioak, RFEA Intranet https://isis.rfea.es/sirfea2/ web orrian egin behar dira“inscripciones territoriales” atalean 2022ko abenduaren 8tik aurrera. Izena emateko epea 2023ko urtarrilaren 4an bukatuko da, eguerdiko 13:00etan. Alebin eta infantilek (gipuzkoarrek izan ezik) mintxeta@mintxeta.com helbidean egin beharko dute. Data hori eta gero, ez dira izen emateak onartuko.
4.- Dortsalak urtarrilaren 7an, larunbata, emango dira Elgoibarko Udalaren harreran, eta igandean, urtarrilaren 8an, zirkuituko sarrera NAGUSIAN.
Kadete (sub-16), jubenil (sub-18), junior (sub-20) eta absolutuen kategorietan, krosaren antolatzaileek emandako dortsala erabili beharko da lasterka egiteko.
Gipuzkoako, alebinek (sub-12) eta infantilek (sub-14) (eskola kirolean izena eman dutenek) denboraldi guztirako eman dieten dortsala erabili beharko dute korrika
egiteko. Dortsal horiek baliagarriak izango dira zirkuitura sartzeko. Izena eman duen eskola edo klub gipuzkoar bakoitzeko bi gonbidapen emango dira.
5.- Absolutu, junior (sub-20), jubenil (sub-18) eta kadete (sub-16) mailako atleta guztiak, dei kameratik pasa beharko dute derrigorrez, eta bertan NANa, lizentzia edo argazkia duen dokumentu ofiziala aurkeztu. Alebin (sub-12) eta infantilak (sub-14) ere dei kamaratik pasa beharko dira, identifikazioa ez da izango beharrezkoa.
6.- Dortsalik, gonbidapenik edo akreditaziorik ez dutenek sarrera ordaindu beharko dute: nagusiek 6€, jubilatuek 4€ eta haurrek 2€.
7.- Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango, proba burutzen den bitartean edo probatik kanpo, ezbeharren bat gertatzen baldin bada.
8.- Proba honetan parte hartzeko, araudi honetan ezarritakoa onartu beharko da.
9.- Araudi honetan jasotzen ez diren gauza guztietarako kontuan izan beharko da World Athletics araudiak ezarritakoa.