ARAUDIA

ELGOIBARREN, 2026ko URTARRILAREN 18an IZANGO DEN

LXXXII. NAZIOARTEKO JUAN MUGUERZA KROSAREN ARAUDIA

1.- Lasterketak Elgoibarko Mintxeta zirkuituan izango dira.

2.- Federatutako lasterketa guztietan legez, itzulia kendutako edo izateko puntuan dauden, atleta guztiak lasterketatik kanpo geldituko dira. Hori dela eta, horiei dortsala kenduko zaie eta utzi egin beharko dute zirkuitua.

3.- IZEN EMATEAK:

  • Nahitaezkoa izango da izena ematea kategoria GUZTIETAN parte hartu ahal izateko.
  • Senior eta beteranoen artean ez da bereiztasunik izango, sailkapen eta sari bakarra izango dira, kategoria absolutua deituko da.
  • 2025ko abenduaren 15tik, 2026ko urtarrilaren 14an bukatuko da 13:00tan
  • Gipuzkoako alebinak (sub-12) eta infantilak (sub-14) APP Sistema de Clubes eta APP Sistema de Centros Escolares
  • Gipuzkoatik kanpoko alebinak eta infantilak, Kirolprobak bidez JUAN MUGUERZA 2026
  • Federatutako atletek (sub-16, sub-18, sub-20 eta absolutua), Kirolprobak bidez izena eman beharko dute JUAN MUGUERZA 2026

4.- Dortsalak urtarrilaren 17an, larunbata, emango dira Elgoibarko Udalaren harreran, eta igandean, urtarrilaren 18ean, zirkuituko sarrera NAGUSIAN.

Kategoria guztietan korritu beharko da krosaren antolakuntzak ematen duen dortsalarekin. Dortsal horrek txipa izango du atzealdean.

5.- Absolutu, junior (sub-20), jubenil (sub-18) eta kadete (sub-16) mailako atleta guztiak, dei kameratik pasa beharko dute derrigorrez, eta bertan NANa, lizentzia edo argazkia duen dokumentu ofiziala aurkeztu. Alebin (sub-12) eta infantilak (sub-14) ere dei kamaratik pasa beharko dira, identifikazioa ez da izango beharrezkoa. Txipa irakurriko zaie dei-kameraren sarreran.

6.- Dortsalik, gonbidapenik edo akreditaziorik ez dutenek sarrera ordaindu beharko dute: nagusiek 6€, jubilatuek 4€ eta haurrek 2€.

7.- Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango, proba burutzen den bitartean edo probatik kanpo, ezbeharren bat gertatzen baldin bada.

8.- Proba honetan parte hartzeko, araudi honetan ezarritakoa onartu beharko da.

9.- Araudi honetan jasotzen ez diren gauza guztietarako kontuan izan beharko da World Athletics eta RFEAko araudiak ezarritakoa.