Juan Muguerza Nazioarteko Krosak jasangarritasunarekiko duen konpromisoa indartzen du

LXXXII edizio honetan, Juan Muguerza Nazioarteko Krosak bere lehen Jasangarritasun Plana aurkezten du, World Athletics-ek sustatutako Athletics for a Better World estandarrarekin bat eginez.

World Athletics Cross Country Tour-eko Gold Level ekitaldia izanik, antolaketa gero eta arduratsuago baten aldeko konpromisoa indartzea bilatzen dugu, jasangarritasun irizpideak ekitaldiaren plangintzan eta garapenean ezarriz.

Plan honek etengabeko hobekuntza prozesu baten hasiera markatzen du, etorkizuneko edizioetan sendotuko dena. Helburu nagusiena krosaren inpaktua murriztea da, komunitateari egiten dion ekarpen positiboa indartuz eta, batez ere, Elgoibarko herri- eta natura-ingurunearekiko errespetuzko bizikidetza bermatuz. Edizio honetan hartutako neurriak oinarri izango dira jasangarritasuna ekitaldiaren ardatz gisa finkatzen jarraitzeko.

Ekimen honen bidez, nazioarteko atletismoaren erreferente izaten jarraitzeko borondatea berresten dugu, ez bakarrik krosaren kirol mailagatik, baizik eta kirolaren etorkizuna zehazten dute baliokekiko dugun konpromisoagatik ere.