Beatrice Chebet eta Berihu Aregawi dira 2025eko Elgoibarko Kroseko faboritoak.
• Keniarrak, 2024ko txapeldunak, Bartzelonako Cursa dels Nassos lehiaketan 5k markaren munduko errekorra hautsita iritsiko da.
• Etiopiarrak bere bigarren garaipena jarraian lortzen saiatuko da ‘Muguerza’n, San Silvestre Vallecana Nazioartekoan irabazi ondoren.
Elgoibarko Krosak kartel bikain batekin ospatuko du bere 81. edizioa, 2024an hil ziren Carme Valero eta Mariano Haro, Espainiako cross-aren bi erreferente handiak, omenduko dituela. Elgoibarko Udalak domeka honetan, urtarrilaren 5ean, ospatuko den krosaren aurkezpena egin zuen, eta Beatrice Chebet eta Berihu Aregawi izango dira, azken edizioko irabazleak, garaipena errepikatzeko faborito nagusiak, asteko beren jardun bikainen ondoren.
Alde batetik, Chebetek Bartzelonako Nazioarteko Cursa dels Nassos irabazi zuen 5 kilometroko munduko errekor berriarekin (13’54), historian lehen aldiz 14 minutuetatik behera jaisten zen emakumea izanik. Iaz, denboraldi perfektua izan zuen keniarrak, Pariseko 2024ko Olinpiar Jokoetan bi urre (5.000m eta 10.000m), Belgradoko munduko cross titulua eta 10.000m eta 5k munduko bi errekor lortuz. Bestalde, Aregawik Madrilgo San Silvestre Vallecana Nazioarteko 10 kilometroko prestigiozko proban irabazi zuen, 26’32-ko denbora bikainarekin. Etiopiarrak ere urte bikaina izan zuen, Pariseko 2024ko Jokoetako 10.000m-tan zilarrezko domina eta Cross Mundialean beste zilar bat eskuratuz.
Bestalde, Espainiako atletismoko erreferente nagusi batzuk ere ez dira faltako, hala nola Adel Mechaal edo Aarón Las Heras, eta nazioarteko mailako aurkariak izango dituzte aurrean, Rodrigue Kwizera edo Samuel Firewu. Emakumeen proban, Carolina Robles, Cristina Ruiz, Ángela Viciosa edo Carla Arcek Melknat Wudu, Francine Niyomukunzi edo Marie Boucharden aurka lehiatu beharko dute.
Elgoibarko Juan Muguerza Krosa World Athletics-eko goi kategoriako (Gold) krosa da eta munduko atletismoko lehiaketarik garrantzitsuenetako bat da. Igande honetan, Elgoibar krosaren festa handia izango da berriz ere, guztira 900 parte-hartzaile baino gehiagorekin, alevinetatik (Sub-12) hasi eta elitera. 12 lasterketa aurreikusita daude, eta lehena goizeko 9:30etan hasiko da, emakumezkoen proba absolutua 12:35etan eta gizonezkoena 13:15etan. Lehiaketa ETB1en zuzenean jarraitu ahal izango da eta Elgoibarko Krosaren sare sozial ofizialen bidez ere. Mintxeta A.T. antolakuntza taldeak edizio honetarako beste berri bat nabarmendu du: irudi korporatiboaren berritzea. Elgoibarko Krosak orain bere logo biribila du, Mintxetako zelai berdeak, lokatzaren marroia eta probaren parte den atletismo pisten gorrixka ageri direnak, Elgoibarko “e”arekin batera.
Ordutegien eta probak buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, www.mintxeta.com Elgoibarko Krosaren webgune ofizialean kontsulta dezakezue. Gozatu ekitaldia!