Edizio honetan, bi pertsona eta atleta handi hauei eskaini nahi izan diegu kartela, guregan arrastoa utzi dutenak. Urtarrilaren 5ean, igandean, Mintxetako harmailak haiek gogoratuko ditu.

2024ko urtarrilaren 2an, Nazioarteko Juan Muguerza Krosaren 80. edizioaren bezperetan, 1978ko irabazlea, Carme Valero, bat-batean joan zitzaigun, kirolaren mundua hunkituta utzirik. 1978an eta 1979an Munduko Kros txapelduna izan zenak, emakumezkoen kirolaren sustatzaileak, nekez bete ahal izango dugun hutsunea utzi digu. Gure krosa maite zuen, esker onekoa zen beti, eta emozionaturik egoten zen gu bisitatzen gintuen bakoitzean. Haren oroimenak bizirik iraungo du krosaren eta, oro har, atletismoaren zaleen artean.

Uda betean, 2024ko uztailaren 27an, Mariano Haro “El León de Becerril” hil zen. Kroseko mitoa izan zenak utzi egin gintuen, beldurrak jota eduki gintuen gaixotasun luze baten ostean. Bost alditan (1971, 1973, 1976, 1977 eta 1978) Nazioarteko Juan Muguerza Krosaren irabazle goren eta hiru aldez munduko txapeldunorde izan zenak betiko arrastoa utzi du Elgoibarren. Municheko 1972ko Joko Olinpikoetan, 10.000 metroko finalean eskuratu zuen laugarren postua izan zen bere lorpenik handiena. Bertan, “Municheko bost elgoibartarrek” zuzenean gozatu ahal izan zuten estadioan Marianok egin zuen balentria handiarekin. Ia ezinezkoa da Elgoibarren lortu dituen garaipenen marka ganditzea.