Parisen ospatutako JJOOen ondoren, Elgoibarko Juan Muguerza Nazioarteko KroseƟk oso
balorazio posiƟboa egin dezakegu inoiz gure ekitaldian parte hartu duten atletek lortutako
emaitzen inguruan. Laburpen bat egiteko, datuak honako hauek dira:
Urrea Beatrice Chebet (Kenya) 10.000m 2024an 1., 2020an eta 2022an 2.
Urrea Beatrice Chebet (Kenya) 5.000m 2024an 1., 2020an eta 2022an 2.
Urrea Soufianee El Bakkali (Marruecos) 3.000m oztopoetan 2024an 3. postua
Urrea Joshua Cheptegei (Uganda) 10.000m 1o en 2017an 1. eta 2015ean 3.
Urrea Winfred MuƟle Yavi (Barhein) 3.000m oztopoetan 2023an 3.postua
Urrea Tamirat Tola (Ethiopia) Maratoia 2016an 2.postua
Zilarra Berihu Aregawi (Ethiopia) 10.000m 2024an irabazlea
Brontzea Hellen Obiri (Kenya) Maratoia 2019 eta 2020an irabazlea
Gainera, 31 gizon eta 22 emakume izan dira Paris 2024an egon direnak eta inoiz gure krosean
parte hartu dutenak. Historian zehar 29 urre, 18 zilar eta 19 brontze (66 guzƟra) lortu dituzte
noizbait Lerun eta egungo Mintxeta zirkuitua zapaldu duten atletek.
Laburbilduz, urtarrilero atleƟsmoko izar handiak ikus ditzakegu Elgoibarren, luxu handia eta
«Mugerzaren bedeinkapena» bezala ezagutzen dena. Hurrengo hitzordua 2025eko urtarrilaren
5ean.