Juan Muguerza Nazioarteko krosaren 80. Edizioaren kartel lehiaketaren irabazlea Olatz Oñederra Echeverria elgoibartarra izan da, “Lokatza eta pista = 80” deitutako lanarekin.Guztira 10 lan jaso dira.

Epaimahaiak nabarmendu duenez, lan irabazleak krosaren ezaugarriak erakusten ditu: euria, lokatza eta esfortzua. Hori guztia zifra borobil batean bilduta eta Mintxetako pista bereizgarriaren simila eginez.

Olatz Oñederrak badaki zer den horrelako lehiaketa bat irabaztea, 2010ean ere bera izan baitzen irabazlea. Elgoibartar bezala, bere lana 80. Urteurreneko irudia izatea ohorea dela adierazi du.