Eu / Cast /Eng
banner

Berriak

2017.eko KROS AURKEZPENA.

2017ko Urtarrilak, 13

kartela

Argazkia: 2016.eko aurkezpena(elgoibar.org).

Datorren igandean, urtarrilak 22, Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren LXXIV. edizioa egingo da. Apurka, antolatzaileak proba horren xehetasunak lotzen ari dira; gaur, asteazkena, Elgoibarko Udaletxean egin den aurkezpenean zehaztu denaren arabera. Urte osoan zehar, antolatzaileek gogor jardun dute lanean, helburu gisa jarri den aurrekontura iritsi ahal izateko.

Hala, 10etatik aurrera, egun aparta biziko dugu Mintxetako instalazioetan. Ordu horretatik aurrera, harrera egingo diegu lasterketa guztietan parte hartuko duten behe kategorietako atleta ugariei.

Bestalde, jubenil eta junior kategoriei beste bultzada bat emateko asmotan, gonbidapena egin zaie Euskadiko eta Nafarroako kategoriei, hartara, krosean ohikoa den Kataluniako selekzioarekin batera lehiatu daitezen. Ezin, beraz, aipatu gabe utzi lasterketa honetan ohikoak diren klubak; ezta estreinakoz parte hartuko duen beste talde bat ere. Hala, Junior kategoriako atletentzat izaten den Mamo Wolde Gipuzkoa Sariaren 15. edizioan, Ingalaterrako taldeak parte hartuko du, emakumez osatutako laukote indartsu batekin. Horretaz gain nazio mailako atleta esanguratsuek parte hartuko dute proba honetan.

Kategoria absolutuari dagokionez, erantsitako orrian ageri dira atletarik esanguratsuenak. Ikus daitekeenez, gizonezkoen eta emakumezkoen lasterketa berebizikoa izango da. Atleta talde honekin, ahalik eta ikuskizunik hoberena eskaintzeko ahalegina egingo da. Horretarako, kalitate eta entzute handiko atletek parte hartuko dute lasterketan. Hala, 10 nazionalitate izango dira proba honetan ordezkatuko direnak. Aurtengo denboraldian, Olinpiadetan urrezko domina lortu duten bi atleta izango duen kros bakarra. Lasterketa ETBk, Teledeportek eta Galiziako Telebistak emango dute zuzenean, eta horri esker, lasterketa honek estaldura zabala izango du.

Asteburuan zehar, omenaldiak egingo zaizkie krosaren alde lan egin duten, eta aurten, gure artetik joan diren pertsonei, hau da, krosaren iragan, orain eta etorkizun izan diren Jose Gurrutxagari, Ricardo Garate, Angel Iriondo eta Mikel de Pablori. Horretaz gain, omenaldia egingo zaio, aurten, mendeurrena beteko duen Elgoibarko Klub Deportiboari; izan ere, Klub hau izan zen, 1943an, krosa estreinakoz antolatu zuena.

Antolatzaileek berme osoko krosa prestatu dute, inor epel utziko ez duena. Espero dugu gure helburuak betetzea. Horrexegatik, Mintxetako zelaiak, urtarrilaren 22a ahantzi ezingo duten ikuslez lepo betetzea nahi dugu.

Zatozte gozatzera!

AITXINTXIKARI NABARMENAK ELGOIBARKO KROSEAN 2017


GIZONEZKO ABSOLUTUA


AWEKE AYALEW BAHRAIN 93
• Elgoibarren Irabazlea 2016an
• 2015ean Munduko kross txapelketan 10.postua
• Aurtengo denboraldian Atapuercan eta Venta de Bañosen irabazi du.

CONSESLUS KIPRUTO KENYA 94
• 3.000m oztopoetan Txapeldun Olinpikoa Rio 2016an
• Elgoibarren irabazlea 2013an y 3.postua 2014ean
• Bi aldiz munduko txapeldunordea 3.000m oztopoetan

JOSHUA CHEPTEGEI UGANDA 96
• Rio 2016an 6.postua 10.000metrotan eta 9. 5.000metrotan
• 2014ean munduko junior Txapelduna 10.000metrotan
• 2015ean 3.postua Elgoibarren

ILIAS FIFA ESPAINIA 89
• 2016an Europako Txapelduna 5.000metrotan
• 2016an Europako kros txapelketan 6.postua

ANTONIO ABADIA ESPAINIA 90
• Espainiako kross txapelduna 2016an
• 2016an Europako kros txapelketan 11.postua

ADEL MECHAAL ESPAINIA 90
• 2016an Europako kros txapelketan 8.postua
• 2015ean Europako kros txapelketan 3.postua

JAVIER GUERRA ESPAINIA 83
• 2016an Espainiako Txapelduna maratoi erdian
• 2014an Europako maratoi txapelketan 4.postua

Rabah Aboud (Argelia): 2015ean Munduko kross txapelketan 31.postua
Ross Milington (Ingalaterra): 2016an Europako kros txapelketan 32.postua
Sam Cherop (Uganda): Ugandar gaztea
Carlos Díaz (Chile)
Dani Mateo: 2016an Espaianiako kros txapelketan 4.postua
Fernando Carro: 2016an Espaianiako kros txapelketan 5.postua
Miguel A. Barzola: 2016an Espaianiako kros txapelketan 6.postua
Ricardo Rosado: 2016an Espaianiako kros txapelketan 7.postua

EMAKUMEZKO ABSOLUTUA


RUTH JEBET BAHRAIN 96
• 3.000m oztopoetan Txapeldun Olinpikoa Rio 2016an
• Munduko errokorra 2016an hautsitu du
• 3.000m oztopoetan Munduko junior Txapelduna 2014.urtean

SENBERE TEFERI ETHIOPIA 95
• 2015ean Munduko kros txapeldunordea
• 2015ean 5.000 metrotan Munduko txapeldunordea
• Rio 2016an 5.000metrotan 5.postua

ANCUTA BOBOCEL RUMANIA 87
• 2016an Europako kros txapelketan 4.postua
• 2015ean Europako kros txapelketan 5.postua
• 2016ean 6.postua Elgoibarren

TRIHAS GEBRE EUSKADI 90
• 2016an Espainiako kros Txapelduna
• 2016an Europako kros txapelketan 7.postua
• 2015ean Munduko kross txapelketan 15.postua

JESSICA ANNE ANDREWS INGALATERRA 92
• Zornotzan irabazlea aurtengo denboraldian
• Rio 2016an 10.000metrotan 16.postua

ALESSANDRA AGUILAR ESPAINIA 78
• 2016an Espaianiako kros txapelketan 3.postua
• 2016an Espainiako txapeldunordea maratoi erdian

GEMA MARTIN ESPAINIA 87
• 2016an Espaianiako kros txapelketan 7.postua
• 2016an Europako kros txapelketan 24.postua

Matylda Kowal (Polonia) 3.000m oztopoetan trebea. Lehenengo aldiz Poloniako atleta bat gure krosean
Azucena Diaz: 2016an Espaianiako kros txapelketan 4.postua
Nuria Lugueros: 2016an Espaianiako kros txapelketan 6.postua
Tania Carretero: 2016an Espaianiako kros txapelketan 8.postua
Sonia Bejarano: 2016an Espaianiako kros txapelketan 10.postua
Maria José Perez: 2016an Espaianiako kros txapelketan 11.postua
Zulema Fuentes-Pila: 2016an Espaianiako kros txapelketan 14.postua
IMG_2851 IMG_1939 IMG_2849 IMG_1938 joomla jquery lightboxby VisualLightBox.com v6.1