Eu / Cast /Eng
banner

III. ARGAZKI LEHIAKETA

concurso
logos-concurso

ANTOLATZAILEAK: Mintxeta Atletismo Taldea, Tantaka tabernaren laguntzarekin.

PARTEHARTZAILEAK: Lehiaketa honetan, 14 urtetik gorako bai atletismo zein argazkilaritzan zaletua den edonork har dezake parte, bai profesionalki bai amateurki.

GAIA: 2017ko Juan Muguerza Krosa.

MODALITATEA: Zuri beltzean nahiz kolorez. Argazkiak 30x40 zentimetroko kartoizko (zuri edo beltz) oinarri baten gainean joan beharko dira. Horren barruko argazki-paperaren neurria 24x30 zentimetrokoa izango da.

AURKEZTEKO EPEA: 2017ko Otsailaren 17a.

LANAK: Partaide bakoitzak, gehienez ere, 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Lanek originalak beharko dute izan. Ezin dira aurkeztu beste lehiaketa batean saritutako lanak.

LANEN IDENTIFIKAZIOA: Argazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa bakarrik jarriko da. Argazki bakoitzarekin batera, kartazal bat aurkeztuko da izenburu edo lelo bera duena.
Kartazal horren barruan lehiakidearen datuak jasoko dira (izen-abizenak, NANaren fotokopia, adina, helbide osoa, emaila eta telefono zenbakia). Datu hauek nahitaezkoak izango dira saria jaso ahal izateko.

ENTREGATZEKO HELBIDEA:
Mintxeta Atletismo Taldea.
120 Posta kutxatila.
20870 Elgoibar.

Era berean, kartazalean argi utzi beharko da “III. argazki lehiaketa. Juan Muguerza krosa 2017” izena. Nerabeen kasuan “Nerabeen saria” testua ere gehitu beharko zaio.

EPAIMAHAIA: Mintxeta Atletismo taldeko kideak eta argazkilaritzan zein kulturan adituak.

IRABAZLEAREN IZENA: Epaimahaiaren erabakia irabazleei jakinaraziko zaie beraiekin harremanetan jarriz, baita hedabideei ere. Era berean, sarien banaketen egun eta tokia zehaztuko da.

LAN SARITUAK: Argazki irabazleak antolatzaileei bidali beharko zaizkie email bidez edo CD batean kopiatuta geroko edizio eta argitaratzeak errazteko. Argazkiek, ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte: Formatua: jpg Erresoluzioa: 300ppp

MAILAK ETA SARIAK:
1-Herritarren saria: Tantaka tabernan bezeroa den edonork bozkatu ahal izango du aurkeztutako lanetatik gustokoena. Epea: otsailaren 24tik martxoaren 12ra.
Saria: 100 €
2-Sari orokorra: epaimahaiak aukeratutakoak.
Saria: Lehenengoari: 200 €
Bigarrenari: 100 €
3.- Nerabeen saria: epaimahaiak aukeratutakoak. (2001-2004 urteak bitartean jaiotakoak)
Saria: 100 €ko erosketa txartela

ERAKUSKETA: Lehiaketara aurkezten diren lanak erakusgai egongo dira Tantaka tabernan. Otsailaren 24tik aurrera.

LANAK JASOTZEKO EPEA: Argazki sarituak antolatzaileen esku geratuko dira, eta horiek izango dira argazkiak argitaratzeko eskubidea izango dutenak, beti ere egilearen izena aipatuta. Saritu gabeko lanak Mintxeta Atletismo taldearen bulegoetan jaso ahal izango dira martxoaren 15tik martxoaren 24era. Epe horren barruan jasotzen ez diren lanak antolatzaileen esku geratuko dira.

ARGAZKIAK GALTZEA EDO LAPURTZEA: Antolatzaileek hitz ematen dute argazkiak ondo zainduko dituztela, baina ez da beraien ardura izango bidean edo eta erakusketa egiten den bitartean galtzen edo hondatzen badira, ezta lapurtzen badituzte ere.

OINARRIAK ONARTZEA: Lehiaketa honetan parte hartzeko, oinarri hauek guztiak onartu beharko dira.