Eu / Cast /Eng
banner

Berriak

Juan Muguerza Krosak 75. urteurrena ospatuko du

2017ko Irailak 4

lantaldea

Argazkian: 75. urteurrena antolatzeko lan-taldea.

1.943an lehen lasterketa antolatu zuen C.D. Elgoibarrek Juan Muguerza Elgoibartarra omendu eta gogoratzeko. Muguerza, 12 aldiz Espainiako txapelduna, Guda Zibilean hil zen, Mungiako bonbardaketaren ondorioz. 75 urte hauetan krosa handi egin da, maila gorena eskuratu du eta atletarik handienak hartu ditu. Hala ere, Elgoibarko krosa beti izan da eta izango da laguntasunaren krosa.

2018ko urtarrilaren 14an ospatuko da 75. Juan Muguerza Krosa, mailarik gorenenean IAAF kategorian, hau da, munduko 7 kros onenen artean. 75 urte hauetan gertatu den guztia gogora ekarri eta urteurrena ospatzeko lanean hasi da Mintxeta Atletismo Taldea, krosaren antolatzailea. Lan-horretarako lan-talde berezia sortu da, krosaren inguruan lanean aritu izan diren pertsonekin. Urteurrena antolatzen diharduen lan-taldea lagun hauek osatzen dute: Zigor Diez, Gorka Garaizabal, Ramon Mugica, Nerea Oteiza, Alfredo Etxeberria, Angel Quintana, Jose Mari Kortaberria, Pilar Arriola, Ricardo Astigarraga, Juan Mari Iriondo, Iñaki Gil eta Lorea Arakistain. Abiapuntu bezala 75. urteurrenerako irudia aurkeztu da, berariaz prestatutako logotipoa da. Urteurreneko ospakizun nagusia, berriz, Juan Muguerza Krosaren Gala, urtarrilaren 12an, krosaren asteburu berean, ospatuko da Herriko Antzokian. Ekitaldiak festa eta hainbat omenaldi uztartuko ditu eta krosaren 75 urteak gogoratu eta ospatzeko aukera emango du.

Ospakizun ekintzen artean hainbat atletismoaren ingurukoak izango dira. Izan ere, ANOC Fundazioak ere Elgoibar aukeratu du 2018ko gala ospatzeko. Udaberrian izango da eta estatuko kros eta atleta onenak elkartuko ditu. Eskola Kirolaren Atletismo Festa ere Elgoibarren ospatuko da. Horrez gain, hainbat dira 75. urteurrenaren bueltan herriko elkarte eta norbanakoek lantzen diharduten proiektuak. Esate baterako, Juan Muguerza krosa izango da Filatelia eta Numismatika elkarteak antolatutako hurrengo zigilu erakusketaren protagonista.

logo 75