Eu / Cast /Eng
banner

Reglamento

LXXIV. NAZIOARTEKO JUAN MUGUERZA KROSAREN ARAUDIA

1.- Mintxetako zirkuituan izango diren lasterketak, eta eskudirutan emango diren sariak araudi honi erantsitako orrietan zehaztuko dira.

2.- Federatutako lasterketetan guztietan legez, itzulia kendutako atleta guztiak lasterketatik kanpo geldituko dira. Hori dela eta, horiei dortsala kenduko zaie eta utzi egin beharko dute zirkuitua.

3.- Federatutako lasterketetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Gipuzkoako kirol eskolan automatikoki izen ematekoak izango dira. Senior eta beteranoen artean ez da bereiztasunik izango, sailkapen eta sari bakarra izango dira, kategoria absolutua deituko da. Inskripzioak, RFEA Intranet https://isis.rfea.es/sirfea2/ web orrian egin behar dira “inscripciones territoriales” atalean. Izena emateko epea 2017ko urtarrilaren 18an bukatuko da, eguerdiko 13:00tan. Alebin, infantil eta kadeteak mintxeta@mintxeta.com edo faxez (943 748 095). Data hori eta gero, ez dira izen emateak onartuko.

4.- Dortsalak urtarrilaren 21ean, larunbata, emango dira Elgoibarko Udalaren harreran, eta igandean urtarrilak 22an, zirkuituko sarrera NAGUSIAN. Jubenil, junior eta absolutua kategorietan, krosaren antolatzaileek emandako dortsala erabili beharko da lasterka egiteko. Gipuzkoako kimu eta haur kategoriakoek alebinak, infantilak eta kadeteak(eskola kirolean izena eman dutenek) denboraldi guztirako eman dieten dortsala erabili beharko dute korrika egiteko. Dortsal horiek baliagarriak izango dira zirkuitura sartzeko. Izena eman duen eskola edo klub gipuzkoar bakoitzeko bi gonbidapen emango dira.

5.- Absolutua, junior eta jubenil mailako atleta guztiak, dei kameratik pasa beharko dute derrigorrez, eta bertan NAN aurkeztu.

6.- Dortsalik, gonbidapenik edo akreditaziorik ez dutenek sarrera ordaindu beharko dute, nagusiak 6€, jubilatuak 4€ eta haurrak 2€.

7.- Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango, proba burutzen den bitartean edo probatik kanpo, ezbeharren bat gertatzen baldin bada.

8.- Proba honetan parte hartzeko, araudi honetan ezarritakoa onartu beharko da.

9.- Araudi honetan jasotzen ez diren gauza guztietarako kontuan izan beharko da Afizionatuen Atletismoko Nazioarteko Federazioaren (IAAF) araudiak ezarritakoa.

Elgoibarren, 2016.eko azaroa