BERRIAK | LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa

menu-icon
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Logoa

2020ko KARTELAREN AURKEZPENA

Mintxeta A.T. 2019-12-11
Nazioarteko Juan Muguerza Krosaren 77. edizioa egiteko hilabete gelditzen denean, proba honen kartel ofiziala aurkeztuko dugu.

Argazkia: 2020ko Kartela

Nazioarteko Juan Muguerza Krosaren 77. edizioa egiteko hilabete gelditzen denean, proba honen kartel ofiziala aurkeztuko dugu. Argazkia WangConnection-ena da; eta diseinua, berriz, Nerea Oteiza Zubiaurre eibartarrarena. Kartelak, hein batean, Elgoibar zer den islatzen du, kros handi bat, munduko atletarik hoberenak dituena, adibidez, Beatrice Chepkoech (munduko errekorra duen emakumea 3.000 m-ko oztopo lasterketan) eta Hellen Obiri (munduko txapelduna krosean eta 5.000 metroko lasterketan, 2019an), eta atleta horietaz gozatzeko zalerik onenak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu erakundeei eta babesleei; izan ere, horien laguntzari esker, urtez urte, ekitaldi hau atletismoaren ondare bihurtzen da, Wordl Athletics.-ek izendatu duen bezalaxe.