BERRIAK | LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa

menu-icon
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Logoa

HITZARMEN BERRIAREN SINADURA

Mintxeta A.T. 2019-12-03
Mintxeta Atletismo Taldeak eta Elgoibarko Udalak, hitzarmen berri bat sinatu dute gaur bertan.

Argazkia: Zigor Diez (Mintxeta AT), Ane Beitia (alkatea) eta Gorka Garaizabal (Kirol zinegotzia).Argazkiak www

Mintxeta Atletismo Taldeak eta Elgoibarko Udalak, hitzarmen berri bat sinatu dute gaur bertan. Hitzarmen hau 2020ko edizioan egongo da indarrean, eta urtero luzatu eta berrikusi ahal izango da 2023ra arte, baldin eta Mintxeta Atletismo Taldeak hurrengo urteak estaltzeko behar adinako antolakuntza-ahalmena badu.

Elgoibarko Udalak eta Udal Kirol Patronatuak dirulaguntza emango dio Mintxeta Atletismo Taldeari. Krosak ze maila duen, dirulaguntza desberdina izango da, World Athletis kategoria 32.000€, Europako EAA kategoria 30.000€ eta RFEA kategoria 25.000€.

Mintxeta Atletismo Taldetik Udaletxeak eta Elgoibarko herriak egiten duen esfortzua eskertu nahi genuke eta guregan jarritako konfidantza.

Antolakuntzarako laguntza gehien honekin, Mintxeta Atletismo Taldean lanean jarreitzen dugu, hurrengo 2020.eko urtarrilaren 12 izango den krosaren antolakuntzarekin.