BERRIAK | LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa

menu-icon
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Logoa

IAAF-EK ELGOIBAR SARITZEN DU

Mintxeta A.T. 2019-11-05
Atzon, Nazioarteko Atletismo Federazioko (IAAF) zenbait ordezkari eta 1996an Mugertza krosa irabazi zuen Paulo Guerra portugaldarra Elgoibarren harrera berezia egin genien.

Argazkia: Argazkiak www.barren.eus

Atzon, Nazioarteko Atletismo Federazioko (IAAF) zenbait ordezkari eta 1996an Mugertza krosa irabazi zuen Paulo Guerra portugaldarra Elgoibarren harrera berezia egin genien.

Harrera eta gero, IAAFeko ordezkariek sekulako albiste pozgarria jakinarazi digute. Historiako kros onenen artean dago Elgoibarkoa, eta hala dela adierazten duen The World Athletics Heritage Plaque izendapena jasoko du, atletismo ondare izateagatik. Plaka honek, Besteak beste, atletismo lasterketek, atletek eginiko balentriek, entrenatzaileek, atletismoari lotutako hiriek edo komunikabideek jaso dezakete errekonozimendu hau. Krosean 3 plaka bakarrik daude mundu osoan.

Sari hau jasotzeak, guretzako ohore haundi bat da. Adierazi digutenez, hurrengo hilabetetan emango digute plaka, fabrikazioa martxan dago. Mintxetan jarriko da, bertan krosa egiten bait da.

The World Athletics Heritage Plaque-ri buruzko informazio gehiago
https://www.iaaf.org/heritage/plaque-home