BERRIAK | LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa

menu-icon
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Logoa

AZKEN ORDUA.

Mintxeta A.T. 2019-11-03
Donostiako Atletismo Zinemalditik (FICA) adierazi berri digute, Paul Tergat bihar ezin izango dela Elgoibarrera etorri .

Argazkia: Paul Tergat Muguerzako liburua jasotzen.

Donostiako Atletismo Zinemalditik (FICA) adierazi berri digute, Paul Tergat bihar ezin izango dela Elgoibarrera etorri . Bere bisatuarekin arazoak direla eta, Donostiara ere aurreikusita zegoena baino egun bat beranduago iritsiko omen da. Hala ere, IAAF-eko delegazioak konfirmatu du federazioko hainbat ordezkarik Elgoibar bisitatuko dutela. Hauez gain, Paulo Guerra ere etorriko da; atleta portugaldarra gure krosaren irabazlea izan zen 1996.urtean.

Beraz, Paul Tergat ez da izango, baina Paulo Guerra bai. Udaletxera bisita 13:00tara atzeratzen da, baina deialdiarekin jarraitzen dugu. IAAF-ek bere webgunean atzo kaleratutako artikulu batean, historian 5 kros onenen artean jarri gaitu. Ospatzeko beste arrazoi bat dugu.

Ikusi hemen:
https://www.iaaf.org/news/series/fab-five-cross-country-permit-meetings