BERRIAK | LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa

menu-icon
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Logoa

DATORREN ASTELEHENEAN, PAUL TERGAT ELGOIBARREN.

Mintxeta A.T. 2019-10-30
Datorren astelehenean, azaroak 4, 12:30ean, harrera egingo diogu, Udaletxeko Pleno Aretoan, Juan Muguerza Nazioarteko Krosean izan den irabazle garrantzitsuenetako bati, hau da, Paul Tergati.

Argazkia: Paul Tergat Muguerzako liburua jasotzen.

Datorren astelehenean, azaroak 4, 12:30ean, harrera egingo diogu, Udaletxeko Pleno Aretoan, Juan Muguerza Nazioarteko Krosean izan den irabazle garrantzitsuenetako bati, hau da, Paul Tergati.

Azaroko lehenengo astean Donostian egingo den Nazioarteko Atletismo Zinemaldira (FICA) egingo duen bisitaldia aprobetxatuz,eta bertako antolakuntzari esker, omenaldia egin ahal izango diogu atleta handi honi.

Horretaz gain, bertan izango da Nazioarteko Atletismo federazioaren ordezkaritza bat, Chris Turnerrek (IAAF Heritage/Ondarearen presidentea) eta Anna Riccardik osaturikoa (IAAFren batzorde exekutiboko kidea); eta horiei ere omenaldia egingo zaie.

Bisita hau oso garrantzitsua da; izan ere, gure krosa da IAAFren egutegian ageri den bakarra.

Bisitaren plana:
o 12:30: Harrera Udaletxean
o 13:00: bisita Mintxetara eta Krosaren zirkuitura
o Ondoren, bisita Egotoki elkartera

Horrexegatik, Elgoibarko hedabideak eta herria gonbidatu nahi ditugu, harrera honetan gurekin egon daitezen.

Paul Tergat-en emaitzarik garrantzitsuenak: Munduko Kross Txapelduna 5 aldiz
10.000m-ko Joku Olinpikoetan azpitxapelduna bi aldiz
10.000m-tan Munduko azpitxapelduna bi aldiz
Munduko erdi maratoigo Txapelduna 2 aldiz 1999an Elgoibako Krosaren irabazlea eta 2001ean bigarrena.