BERRIAK | LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa

menu-icon
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Logoa

MUNDOKO TXAPELKAREN EMAITZAK

Mintxeta A.T. 2019-10-07
Munduko txapelkaren emaitzak

Argazkia: Juan Muguerzako Cartela.

Atzo igandea, urriaren 6an, bederatzi egunez Dohan (Catar) izandako Munduko Txapelkta amaitu zen. Elgoibarren azken urteetan izandako hainbat lasterkari emaitzak oso onak lortu dituzte. Hemen duzue: Hellen Obiri (KEN) urtarrilean gure krosa irabazi, martxoan Munduko kros txapelduna eta orain urrian 5.000 metrotanMunduko Txapelduna.

Beatrice Chepkoech (KEN), aurten 3.postua Elgoibarren eta orain 3.000m oztopoetan Munduko onena.

Conseslus Kipruto (KEN), garaile 2013an, bigarren aldiz jarrian Munduko Txapelduna 3.000m oztopoetan. Lasterketa berean Fernando Carro madrildarrak 11.postua lortu zuen.

Joshua Cheptegei (UGA), Elgoibarren garaile 2017an urrezko domina 10.000metrotan.
Aurtengo irabazlea Rhonex Kipruto (KEN) brontzezko domina distantzia berean.

Selemon Barega (ETH), Elgoibarren irabazlea 2018an, zilarrezko domina lortu du 5.000metrotan.

Agnes Tirop (KEN), bigarren postua lortu zuen Elgoibarren 2018an, kasu honetan brontzeko domina eta bere biziko markarik onena hautsi zuen.

Historia guztian, Elgoibarren parte hartutako atleten batuketan, urrezko 31 domina kontatu daitezke.

Emaitza hauekin, Juan Muguerza Nazioarteko krosaren antolakuntzatik, oso pozik eta harro sentitzen gara, gure lana begi bistan geratzen delako. Eskerrak eman nahi genuke, hau posible egiten duten erakunde, babesle, laguntzaile, hedabide eta nola ez, Elgoibarko herriari.

Ikusi iraganeko muguerzaren laburpena