BERRIAK | LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa

menu-icon
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Berriak
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Logoa

MUNDOKO KROSS TXAPELKETAREN EMAITZAK

Mintxeta A.T. 2019-03-31
Mundoko kross txalpeketaren emaitzak

Argazkia: Juan Muguerzako Cartela.

Joan zen larunbatean, martxoak 30 Munduko Kross Txapelketa jokatu zen Aarhus (Danimarkan). Zirkuito gogor eta atleta askoei Mintxeta gogora ekartzen zien batean, Elgoibarren azken urteetan parte hartu dutenek emaitza garrantsitzuak izan dituzte. Urtarrilean gure krosak irabazi zuen Hellen Obirik, Munduko Kross Txapelduna geratu zen.

Beatrice Chepkoech 7.postua, Stella Chesang 21a eta Irene Sanchez-Escribano 25.postua lortu zuten.

Gizonezkoetan, Selemon Barega 5. eta Rhonex Kiprutok 6. Izan ziren. Elgoibarren 2017.urteko irabazleak Joshua Cheptegeik urrezko domina lortu zuen. Podiuma Jacob Kiplimo (2.Elgoibarren 2018an) eta Geoffrey Kamworor(2.Elgoibarren 2012) bete zuten. Emaitza hauekin, Juan Muguerza Nazioarteko krosaren antolakuntzatik, oso pozik eta harro sentitzen gara, gure lana begi bistan geratzen delako.