LASTERKETA | LXXVI JUAN MUGUERZA NAZIOARTEKO KROSA | ELGOIBAR | GIPUZKOA

menu-icon
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Araudia LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Araudia
LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren Logoa

ARAUDIA

Ondoren erakusten dute 77erako Juan Muguerza Nazioarteko krosaren araudiaren xehetasunak.

 

1.- Elgoibarko Mintxeta zirkuituan izango diren lasterketak.

 

2.- Federatutako lasterketa guztietan legez, itzulia kendutako edo izateko puntuan dauden, atleta guztiak lasterketatik kanpo geldituko dira. Hori dela eta, horiei dortsala kenduko zaie eta utzi egin beharko dute zirkuitua.

 

3.- Federatutako lasterketetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Gipuzkoako kirol eskolan automatikoki izen ematekoak izango dira. Senior eta beteranoen artean ez da bereiztasunik izango, sailkapen eta sari bakarra izango dira, kategoria absolutua deituko da. Inskripzioak, RFEA Intranet https://isis.rfea.es/sirfea2/ web orrian egin behar dira “inscripciones territoriales” atalean 2019ko abenduaren 11atik aurrera. Izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 8an bukatuko da, eguerdiko 13:00etan. Alebin eta infantilek (gipuzkoarrek izan ezik) mintxeta@mintxeta.com helbidean egin beharko dute. Data hori eta gero, ez dira izen emateak onartuko.

 

4.- Dortsalak urtarrilaren 11an, larunbata, emango dira Elgoibarko Udalaren harreran, eta igandean, urtarrilaren 12an, zirkuituko sarrera NAGUSIAN.
Kadete, jubenil, junior eta absolutuen kategorietan, krosaren antolatzaileek emandako dortsala erabili beharko da lasterka egiteko.
Gipuzkoako kimu eta haur kategoriakoek, alebinek eta infantilek (eskola kirolean izena eman dutenek) denboraldi guztirako eman dieten dortsala erabili beharko dute korrika egiteko. Dortsal horiek baliagarriak izango dira zirkuitura sartzeko. Izena eman duen eskola edo klub gipuzkoar bakoitzeko bi gonbidapen emango dira.

 

5.- Absolutu, junior, jubenil eta kadete mailako atleta guztiak, dei kameratik pasa beharko dute derrigorrez, eta bertan NANa aurkeztu. Alebin eta infantilak ere dei kamaratik pasa beharko dira, identifikazioa ez da izango beharrezkoa.

 

6.- Dortsalik, gonbidapenik edo akreditaziorik ez dutenek sarrera ordaindu beharko dute: nagusiek 6€, jubilatuek 4€ eta haurrek 2€.

 

7.- Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango, proba burutzen den bitartean edo probatik kanpo, ezbeharren bat gertatzen baldin bada.

 

8.- Proba honetan parte hartzeko, araudi honetan ezarritakoa onartu beharko da.

 

9.- Araudi honetan jasotzen ez diren gauza guztietarako kontuan izan beharko da Afizionatuen Atletismoko Nazioarteko Federazioaren (IAAF) araudiak ezarritakoa.