BERRIAK 75 JUAN MUGUERZA KROSA | ELGOIBAR | GIPUZKOA

menu-icon
recorrido
logo 75

ELGOIBARTARREI ESKAINIKO ZAIZKIE JUAN MUGUERZA KROSAREN 75. URTEURRENEKO EKITALDIAK

Mintxeta A.T. 2017-11-22
Atletismoaren historiako mito handiak izango dira “Juan Muguerza 75 urte” Gala handian.

Argazkia: Jabi León.

Mintxeta Atletismo Taldeak, Elgoibarko udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Juan Muguerza Krosaren 75. urteurrena dela eta, datozen hilabeteetarako antolatu dituzten ekitaldiak aurkeztu dituzte.

Juan Muguerza krosak sasoi betean egin ditu 75 urteak; nazio mailako egutegiko krosik antzinakoena izateaz gain, gaur egun, Euskadiko hoberena delako. Hori ospatzeko, IAAFizendapena izango du, mota honetako ekitaldi batek, munduko atletismoaren erreferente denak, lor dezakeen kategoriarik gorenena. Historian zehar, Elgoibarren parte hartu duten atletek 456 domina lortu dituzte Joko Olinpiarretan eta Munduko eta Europako Txapelketetan, 46 herrialderen ordezkari gisa.

Elgoibarko Klub Deportiboak sortu zuen horri Egotoki Atletismo Elkarteak eman zion jarraipena, eta ondoren, Mintxeta Atletismo Taldeak. 75 urteotan, 3 antolatzailek eta milaka boluntariok lana, maitasuna eta adiskidetasuna eskaini dute, Elgoibarko herria, nazioartean, goreneko mailara eramateko.

Hain egun garrantzitsua ospatzeko, Mintxeta Atletismo Taldeak batzorde bat sortu du. Batzorde honek lanean dihardu martxotik hona, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, Elgoibarko hainbat elkarte eta bizilagunekin elkarlanean.

Antolatutako ekitaldien artetik, azpimarratzekoak dira 75. krosa egingo den asteburuan izango direnak. Hala, ostiral horretan, Elgoibarrek harrera egingo die atletismoaren historiako mito handiei, hain zuzen, Herriko Antzokian ospatuko den “Juan Muguerza 75 urte Gala” handira bertaratuko direnei.

Urteurrenerako bi hilabete gelditzen direnean, antolatzaileek baieztatu dute Mariano Haro, Ana Isabel Alonso, Antonio Serrano, Coro Fuentes, Antonio Prieto, Alejandro Gómez, Martin Fiz, Carmen Valero, Juan Carlos de la Ossa, Mike McLeod, Jonh Ngugi bertan izango direla, eta lanean ari dira John Brown, Amelia Lorza, Julia Vaquero, Carlos Lopes, Fernanda Ribeiro ekarri ahal izateko.

Gala honen bitartez, eskerrak emango dizkiogu Elgoibarko herriari 75 urte hauek betetzen laguntzeagatik. Bertan, 75 urte hauei buruzko dokumental bat eskainiko da, ETBrekin elkarlanean egiten ari dena, eta horretaz gain, Elgoibarko Musika Eskolako saxofoi taldeak ekitaldi hau girotuko du.

Asteburu horretan bertan, larunbat goizean, txikienak jaun eta jabe izango dira, Danobaten laguntzari esker, Elgoibarko kaleetan izango den haurrentzako atletismo jaian.

Asteburuari bukaera emateko, urtero bezala, harrera egingo zaie atletei Udaletxean, eta Krosaren 75. edizioa jokatuko da. Hala ere, jarduerak harantzago doaz. Ildo horretatik, aipatzekoa da, Elgoibarren izango dela Kros Antolatzaileen Elkarte Nazionalak (ANOC) apirilean egingo duen Gala.

Bestalde, aurreikusi diren jarduera ugarien artetik, azpimarratzekoak dira elkarteekin eta elgoibartarrekin elkarlanean antolatu direnak, esaterako, Altzolatarren Dorretxea Filatelia eta Numismatika Elkarteak antolatu duen filatelia erakusketa.

Urteurren hau dela eta, liburu bat argitaratu da Edu Arrillagaren argazkiekin, Elgoibarko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Cometelekin elkarlanean. Horretaz gain, Jairo Berbelen spot bat zabalduko da sare sozialetan.

Halaber, hainbat markak bat egin dute ospakizun horrekin. Aguas Insalusek eta Viña Pomal upategiak botila bereziak kaleratu dituzte 75. urteurrenaren irudiarekin.

AGENDA

Urtarrilak 12, ostirala:
- Urteurreneko gala: krosaren historian esanguratsuak izan diren atletak, nazio mailakoak eta nazioartekoak, izango ditugu gure artean. Erakundeak, federazioetako ordezkariak eta babesleak gonbidatuko ditugu, baita Elgoibarko herri guztia ere.
- ETBk krosaren inguruan egin duen dokumentala emango da.
- Elgoibarko Musika Eskolako saxofoi taldeak girotuko du ekitaldia.

Urtarrilak 13, larunbata:
- Goizean, atletismo probak izango dira Elgoibarko haurrentzat.
- Harrera ofiziala Udaletxean.

Urtarrilak 14, igandea:
- Krosaren LXXV. edizioa

Horretaz gain, honako hauek prestatu dira:
- Eduardo Arrillagak egin duen liburua argitaratzeko laguntza. Urtarril hasieran aurkeztuko da.
- Argazki erakusketa.
- Agua de Insalus botilak urteurreneko etiketarekin.
- Viña Pomal Upategiaren botilak urteurreneko etiketarekin.
- Jairo Berbelek egindako spota. Gaur bertan egin dugu aurre-estreinaldia.
- Filatelia elkarteak egingo duen seilu erakusketa.
- Apirilean Elgoibarren egingo da Kros Antolatzaileen Elkarte Nazionalaren (ANOC) Gala.