BERRIAK 75 JUAN MUGUERZA KROSA | ELGOIBAR | GIPUZKOA

menu-icon
recorrido
logo 75

PRENTSA OHARRA

Mintxeta A.T. 2018-01-10
Aurten ere, Olinpiadetan urrezko domina lortu duten bi atleta izango duen kros bakarra gara.

Argazkia: Elgoibarko Udaletxean egin den aurkezpena.

Datorren igandean, urtarrilak 14, Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren LXXV. edizioa egingo da. Apurka, antolatzaileak proba horren xehetasunak lotzen ari dira; gaur, asteazkena, Elgoibarko Udaletxean egin den aurkezpenean zehaztu denaren arabera. Edizio berezia izango dugu baita ospatzekoa ere. 75 urte ez dira beti betetzen.

Urte osoan zehar, antolatzaileek gogor jardun dute lanean, helburu gisa jarri den aurrekontura iritsi ahal izateko.

Hala, 10etatik aurrera, egun aparta biziko dugu Mintxetako instalazioetan. Ordu horretatik aurrera, harrera egingo diegu lasterketa guztietan parte hartuko duten behe kategorietako atleta ugariei.

Jubenil eta junior kategorietan Euskadiko, Nafarroako eta Kataluniako selekzioak lehiatuko dira. Hauekin batera, inoiz lortu den datu bat nabarmentzen da; Italia, Belgika, Portugal, Ingalaterra eta Frantziako junior mailako atletak izango dira Mamo Wolde Gipuzkoa Sariaren lasterketetan. Herrialde hauek askotan etorri izan dira, baina inoiz ez dira guztiak elkarrekin lehiatu.

Kategoria absolutuari dagokionez, erantsitako orrian ageri dira atletarik esanguratsuenak. Ikus daitekeenez, gizonezkoen eta emakumezkoen lasterketa berebizikoa izango da. Atleta talde honekin, ahalik eta ikuskizunik hoberena eskaintzeko ahalegina egingo da. Horretarako, kalitate eta entzute handiko atletek parte hartuko dute lasterketan. Aurten ere, Olinpiadetan urrezko domina lortu duten bi atleta izango duen kros bakarra gara.

Asteburuan zehar kroseko 75.urteurrena ospatzeko, ostiralean Elgoibarko Herriko Antzokian gala bat antolutu dugu, historian zehar irabazle izandako hainbat pertsona Elgoibarren egongo dira eta ETB-k egindako dokumentala emitituko da. Honetarako herri guztiari gonbidapena luzatzen degu, beraiek ere gure historiaren zati bat direlako. Liburu bat ere editatu da eta otsailean argazkien erakusketa bat egingo da. Larunbat goizean Elgoibarko ume eta gurasoen lasterketak eta atletismo jaialdia izango dugu, Elgoibarko Eskola kirolarekin batera antolatu da. Opari moduan, asteburu osoan egingo diren ekintzetan eta krosean sarrera erosten dute guztien artean, historiaren zati bat etxera eramango dute. Krosaren kartel guztiak ageri den liburuxka bat banatuko da.

Antolatzaileek berme osoko krosa prestatu dute, inor epel utziko ez duena. Espero dugu gure helburuak betetzea. Horrexegatik, Mintxetako zelaiak, urtarrilaren 14a ahantzi ezingo duten ikuslez lepo betetzea nahi dugu.

Zatozte gozatzera!

AITXINTXIKARI NABARMENAK ELGOIBARKO KROSEAN 2018 - GIZONEZKO ABSOLUTUA


LEONARD KOMON KENYA 88

  • Hiru aldiz Elgoibarren irabazlea 2008, 2010 eta 2011
  • 2017ean Munduko kross txapelketan 12.postua
  • CONSESLUS KIPRUTO KENYA 94

  • 3.000m oztopoetan Txapeldun Olinpikoa Rio 2016an eta Londres 2017an Munduko txapelduna
  • Elgoibarren irabazlea 2013an y 3.postua 2014 eta 2017an
  • TIMOTHY TOROITICH UGANDA 91

  • 2017an 9.postua Munduko kross Txapelketan
  • Elgoibarren irabazlea 2014ean
  • ABADI HADIS ETHIOPIA 97

  • 2017an Brontzezko domina Munduko kross Txapelketan
  • 7. Postua 10.000metrotan Londreseko Mundoko txapelketan
  • 7. denbora 10.000metrotan 2017.urtean
  • JACOB KIPLIMO UGANDA 2000

  • Junior mailako Munduko kross Txapelduna
  • Brontzezko domina Munduko junior mailako 10.000metrotan
  • Denboraldi honetan bigarrena Atapuerca eta Venta de Baños-en
  • SELEMON BAREGA ETHIOPIA 2000

  • Munduko txapelduna 5.000metrotan junior mailan
  • 5. postua 5.000metrotan Londreseko Mundoko txapelketan
  • 5.postua junior mailako Munduko kross Txapelketan
  • 2. denbora 5.000metrotan 2017.urtean
  • Denboraldi honetan Venta de Baños-en irabazlea
  • ILIAS FIFA ESPANIA 89

  • 2016an Europako Txapelduna 5.000metrotan
  • 2017an Espainiako kros txapelketan 5.postua
  • 6.postua 2017an Elgoibarren
  • ANTONIO ABADIA ESPANIA 90

  • Espainiako kross txapelduna 2016an
  • 2016an Europako kros txapelketan 11.postua
  • 7.postua 2017an Elgoibarren
  • JAVIER GUERRA ESPANIA 83

  • 2017an Espainiako kros txapelketan 3.postua
  • 2016an Espainiako Txapelduna maratoi erdian

    • Miguel A. Barzola:2017an Espaianiako kros txapelketan 7.postua
    • Fernando Carro: 2017an Espaianiako kros txapelketan 8.postua
    • Ricardo Serrano: 2017an Espaianiako kros txapelketan 10.postua
    • Hussein Bennabou: 2017an Espaianiako kros txapelketan 11.postua
    • Mohamed Jelloul: 2017an Espaianiako kros txapelketan 12.postua
    • Jordi Torrens: Espainiako krosean promesa mailako 2.postua
    • Ossama Ifraj: Espainiako krosean promesa mailako 3.postua
    • Gian Luca Bello(Italia)
    • Ademe Cuneo (Italia)
    • Daniel Arce: 2017an Espaianiako kros txapelketan 15.postua


    AITXINTXIKARI NABARMENAK ELGOIBARKO KROSEAN 2018 - EMAKUMEZKO ABSOLUTUA


      RUTH JEBET BAHRAIN 96

    • 3.000m oztopoetan Txapeldun Olinpikoa Rio 2016an
    • 7.postua 2017ko Munduko kross Txapelketan
    • 2.postua Elgoibarrenn 2017.urtean
    • 3.000 m oztopoetan Munduko errokorra du
    • LILIAN KASAIT RENGERUK KENYA 97

    • 2017an Brontzezko domina Munduko kross Txapelketan
    • 8. denbora 5.000 metrotan 2017.urtean
    • Aste honetan Campaccio (Italia) kroseko irabazlea
    • LETESENBET GIDEY ETHIOPIA 98

    • Junior mailako Munduko kross Txapelduna 2015 eta 2017. urteetan
    • 7. denbora 5.000 metrotan 2017.urtean
    • 2017an Londresen, 5.000 metroko finalean parte hartu zuen
    • TRIHAS GEBRE EUSKADI 90

    • 2017an Espainiako kros Txapelduna
    • 2017an Europako kros txapelketan 13.postua
    • 2015ean Munduko kross txapelketan 15.postua

    • Catarina Ribeiro (Portugal): 18.postua Europako kros txapelketan
    • Jessica Augusto (Portugal): maratoian Europako denbora onena.
    • Zulema Fuentes-Pila: 2017an Espaianiako kros txapelketan 6.postua
    • Gema Martin: 2017an Espaianiako kros txapelketan 8.postua
    • Irene Sánchez-Escribano: 3.000m oztopoetan Espainiako Txapelduna
    • Maitane Melero: 2017an Espaianiako kros txapelketan 13.postua
    • Chiara Spagnoli (Italia)
    • Ilaria dal Magro (Italia)
    • Cristina Espejo
    • Blanca Fernandez de la Granja
    • Sonia Bejarano