BERRIAK 75 JUAN MUGUERZA KROSA | ELGOIBAR | GIPUZKOA

menu-icon
recorrido
logo 75

SPOT JUAN MUGUERZA KROSAREN 75. URTERRENA

Mintxeta A.T. 2017-10-30
J.Berbel Estudioak eta 75.urteurrenaren antolakuntza taldeak, Jairo Berbelek sortutako spot-aren kartela aurkezten dute.

Argazkia: Jairo Berbelek sortutako spot-aren kartela.

J.Berbel Estudioak eta 75.urteurrenaren antolakuntza taldeak, Jairo Berbelek sortutako spot-aren kartela aurkezten dute. Spot hau, bai Vimeo plataformaren bai sare sozialetan argitara emango diren esteken bitartez ikusi ahal izango da.

Azaroaren 3tik aurrera lehenengo trailerra ikusteko aukera egongo da, abenduaren 1etik aurrera bigarrena eta azkenik, abenduaren 22an, spot-a bere osotasunean. Bertan, krosaren protagonista direnen irudiak ikusi ahal izango dira, urtez urte Elgoibarko Juan Muguerza nazioarteko krosean parte hartu izan duten atletak hain zuzen ere.