ARGAZKI LEHIAKETA TANTAKA | 75 JUAN MUGUERZA NAZIOARTEKO KROSA | ELGOIBAR | GIPUZKOA

menu-icon
recorrido recorrido

IV. ARGAZKI LEHIAKETA
LXXV. JUAN MUGUERZA KROSA 2018

logo 75

Bases para el IV concurso de fotografía del LXXV Cross Internacional Juan Muguerza
(Las fotos se deberán sacar el 14 de enero de 2018).

 

1. ANTOLATZAILEAK

Mintxeta Atletismo Taldea, Tantaka tabernaren laguntzarekin.

 

2. PARTEHARTZAILEAK:

Lehiaketa honetan, 16 urtetik gorako bai atletismo zein argazkilaritza zaletua den edonork har dezake parte, bai profesionalki bai amateurki.

 

3. GAIA

2018ko Juan Muguerza Krosa.

 

4. MODALITATEA

Zuri beltzean nahiz kolorez. Argazkiak 30x40 zentimetroko kartoizko (zuri edo beltz) oinarri baten gainean joan beharko dira. Horren barruko argazki-paperaren neurria 24x30 zentimetrokoa izango da.

 

5. AURKEZTEKO EPEA

2018ko Otsailaren 16a.

 

6. LANAK

Partaide bakoitzak, gehienez ere, 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Lanek originalak beharko dute izan. Ezin dira aurkeztu beste lehiaketa batean saritutako lanak.

 

7. LANEN IDENTIFIKAZIOA

Argazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa bakarrik jarriko da. Argazki bakoitzarekin batera, kartazal bat aurkeztuko da izenburu edo lelo bera duena.
Kartazal horren barruan lehiakidearen datuak jasoko dira (izen-abizenak, NANaren fotokopia, adina, helbide osoa, emaila eta telefono zenbakia). Datu hauek nahitaezkoak izango dira saria jaso ahal izateko.

ENTREGATZEKO HELBIDEA:
Mintxeta Atletismo Taldea.
120 Posta kutxatila.
20870 Elgoibar.

Era berean, kartazalean argi utzi beharko da “IV. argazki lehiaketa. Juan Muguerza krosa 2018” izena.

 

8. EPAIMAHIA

Mintxeta Atletismo taldeko kideak eta argazkilaritzan zein kulturan adituak.

 

9. IRABAZLEAREN IZENA

Epaimahaiaren erabakia irabazleei jakinaraziko zaie beraiekin harremanetan jarriz, baita hedabideei ere. Era berean, sarien banaketen egun eta tokia zehaztuko da.

 

10. LAN SARITUAK

Argazki irabazleak antolatzaileei bidali beharko zaizkie email bidez edo CD batean kopiatuta geroko edizio eta argitaratzeak errazteko. Argazkiek, ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
Formatua: jpg
Erresoluzioa: 300ppp

 

11. MAILAK ETA SARIAK:

1-Herritarren saria: Tantaka tabernan bezeroa den edonork bozkatu ahal izango du aurkeztutako lanetatik gustokoena. Epea: otsailaren 26tik martxoaren 15era.
Saria: 100 €

2-Sari orokorra: epaimahaiak aukeratutakoak.
Saria: Lehenengoari: 200 €
Bigarrenari: 100

 

12. ERAKUSKETA

Lehiaketara aurkezten diren lanak erakusgai egongo dira Tantaka tabernan. Otsailaren 26tik aurrera.

 

13. LANAK JASOTZEKO EPEA

Argazki sarituak antolatzaileen esku geratuko dira, eta horiek izango dira argazkiak argitaratzeko eskubidea izango dutenak, beti ere egilearen izena aipatuta. Saritu gabeko lanak Mintxeta Atletismo taldearen bulegoetan jaso ahal izango dira martxoaren 15tik martxoaren 24era. Epe horren barruan jasotzen ez diren lanak antolatzaileen esku geratuko dira.

 

14. ARGAZKIAK GALTZEA EDO LAPURTZEA

Antolatzaileek hitz ematen dute argazkiak ondo zainduko dituztela, baina ez da beraien ardura izango bidean edo eta erakusketa egiten den bitartean galtzen edo hondatzen badira, ezta lapurtzen badituzte ere.

 

15. OINARRIAK ONARTZEA

Lehiaketa honetan parte hartzeko, oinarri hauek guztiak onartu beharko dira.