LASTERKETA | 75 JUAN MUGUERZA KROSA | ELGOIBAR | GIPUZKOA

menu-icon
recorrido recorrido

ARAUDIA

logo 75

Ondoren erakusten dute 75erako Juan Muguerza Nazioarteko krosaren araudiaren xehetasunak.

 

1. Deskribapena

Mintxetako zirkuituan izango diren lasterketak, eta eskudirutan emango diren sariak araudi honi erantsitako orrietan zehaztuko dira.

 

2. Tolestutako atletak

Federatutako lasterketetan guztietan legez, itzulia kendutak atleta guztiak lasterketatik kanpo geldituko dira. Hori dela eta, horiei dortsala kenduko zaie eta utzi egin beharko dute zirkuitua.

 

3. Inskripzioak

Federatutako lasterketetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Gipuzkoako kirol eskolan automatikoki izen ematekoak izango dira. Senior eta beteranoen artean ez da bereiztasunik izango, sailkapen eta sari bakarra izango dira, kategoria absolutua deituko da.

Inskripzioak, RFEA Intranet https://isis.rfea.es/sirfea2/ web orrian egin behar dira “inscripciones territoriales” atalean. Izena emateko epea 2018.eko urtarrilaren 10ean bukatuko da, eguerdiko 13:00tan. Alebin eta infantil mintxeta@mintxeta.com helbidean egin beharko dute. Data hori eta gero, ez dira izen emateak onartuko.

 

4. Dortsal-bilketa

Dortsalak urtarrilaren 13an, larunbata, emango dira Elgoibarko Udalaren harreran, eta igandean urtarrilak 14ean, zirkuituko sarrera NAGUSIAN.

Jubenil, junior eta absolutua kategorietan, krosaren antolatzaileek emandako dortsala erabili beharko da lasterka egiteko.

Gipuzkoako kimu eta haur kategoriakoek alebinak eta infantilak (eskola kirolean izena eman dutenek) denboraldi guztirako eman dieten dortsala erabili beharko dute korrika egiteko. Dortsal horiek baliagarriak izango dira zirkuitura sartzeko. Izena eman duen eskola edo klub gipuzkoar bakoitzeko bi gonbidapen emango dira.

 

5. Identifikazioa

Absolutua, junior eta jubenil mailako atleta guztiak, dei kameratik pasa beharko dute derrigorrez, eta bertan NAN aurkeztu.

 

6. Sarrera-baimena

Dortsalik, gonbidapenik edo akreditaziorik ez dutenek sarrera ordaindu beharko dute, nagusiak 6€, jubilatuak 4€ eta haurrak 2€.

 

7. Erantzukizuna

Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango, proba burutzen den bitartean edo probatik kanpo, ezbeharren bat gertatzen baldin bada.

 

8. Gizalegea

Proba honetan parte hartzeko, araudi honetan ezarritakoa onartu beharko da.

 

9. I.A.A.F. araudia

Araudi honetan jasotzen ez diren gauza guztietarako kontuan izan beharko da Afizionatuen Atletismoko Nazioarteko Federazioaren (IAAF) araudiak ezarritakoa.